Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > Bergarako 2007 Kilom...

Zerbitzuak


2007/11/15

Bergarako 2007 Kilometroak

Joan den urriaren 7an Kilometroak ospatu ziren Bergaran. Euskararen festa honetako guneetako bat, hain zuzen ere, Espoloi izenekoa genuen, Uliazpiren Zubillaga Zentroa aurkitzen den tokia. Egundoko giroa zegoen eta artisautza-lanez, musikaz eta bestelako ekitaldiz beteta egon zen plaza. Gure artatuek zuzenean eta bizian parte hartu ahal izan zuten euskararen festan, bere abantailekin baina baita bere eragozpenekin ere. Nolanahi ere, asko pozten gara aurten Kilometroak Bergaran ospatu direlako, giroa ere lagun izan genuelako eta antolaketa aldetik ere oso arrakastatsua gertatu zelako. Gure web orritik zorionik beroena bidali nahi dizuegu. Aupa Kilometroak! Argazki batzuk utzi nahi dizkizuegu hango giroa ikus dezazuen.

Irudi-galeria

Kilometroak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus