Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Aldi baterako atseden-egonaldiak

Aldi baterako atseden-egonaldiak


Zerbitzu honen bitartez, hain zuzen ere, laguntza eman nahi zaie hainbat arrazoirengatik beren senitartekoa zaindu ezin duten familiei edo etengabeko zaintza-jardueratik atseden hartzeko beharra dutenei. Laguntza horri esker, etxebizitzan aldi baterako egonaldiak egiten dituzte, eta familiek dituzten premien arabera, egonaldi horiek laburragoak edo luzeagoak izan daitezke: asteburua, astebete, hamabostaldia eta abar. Era berean, abuztuan opor-zerbitzu berezi bat erabiltzeko aukera ere badago.

 

Zerbitzu hori erabil dezakete bai bere familiaren etxebizitzan arreta jasotzen dutenek eta bai Eguneko Arreta Zerbitzua erabiltzen duten pertsonak ere, eta bai lehenak eta bai bigarrenak etxebizitza-zerbitzurako itxarote-zerrendan egon daitezke.

 

Zentro bakoitzean atseden-plazen kopurua desberdina da, eta horiei esker, Uliazpik familien eskaerari erantzun diezaioke, beharrezkoa den kasuetan.

 

Zerbitzu honetan artatutako pertsonek, beren premia eta lehentasunen arabera, etxebizitza-zerbitzuan eta eguneko arreta-zerbitzuan antolatutako jardueretan eta dinamikan parte hartu ahal izango dute.

 

Hiru eratako aldi baterako egonaldiak eskaintzen ditugu:

Helduentzako aldi baterako egonaldiak

Donostia, Fraisoro, Zubieta eta Bergara zentroetan. Zentro horietan plaza bereziren bat edo beste izaten da (1-2, zentroen arabera), eskualde horietan familiaren etxean bizi diren pertsonei egonaldi horiek ahalbidetzeko.

Ulialdi programa

Helduentzako aldi baterako egonaldiak, Ategorrieta Zentroan horretarako bereziki dagoen etxebizitzan. Etxebizitza horretan 6 plaza daude, familiaren etxean bizi diren hainbat mailatako adimen urritasuna duten pertsona helduei zuzenduak. Pertsona hauek Uliazpiko edo adimen urritasunarekin loturiko beste erakunde batzuetako eguneko programetara joan daitezke.

Adin txikikoentzako aldi baterako egonaldiak

Adin txikikoentzako aldi baterako egonaldiak Donostia Zentroan horientzat bereziki dagoen etxebizitzan; egonaldi horiek egiteko plaza bat dago bertan.

 

Zerbitzu honetan orain berriki egindako jarduerak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus