Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ULIAZPIK BIOETIKAREN NAZIOARTEKO XIV. BILTZARREAN HARTU DU PARTE

Berriak

ULIAZPIK BIOETIKAREN NAZIOARTEKO XIV. BILTZARREAN HARTU DU PARTE

2019/10/10

Madrilen antolatutako Bioetikaren Nazioarteko XIV. Biltzarrean hartu zuen parte Uliazpik. Izan ere, Fraisoro Zentroko Etikaren Talde Sustatzaileak azken urteetan egindako lana oinarri hartuta prestatutako hiru adierazpen aurkeztu zituen.

Igone Gabirondo zaintzaileak honako gai honi buruzko aurkezpena egin zuen osoko saioan: "Eskatzaileak ez diren pertsonen lehentasunak agerian uztea, adimen desgaitasun larria eta laguntza premia orokorrak dituztenentzako egoitzan"   

Marije Goikoetxeak, Fraisoroko Talde Sustatzaileko kideak, “Pertsona zaurgarriak erabakiak hartzean ordezkatu beharrean haien ordezkari izatea sustatzea" izenburuko adierazpena aurkeztu zuen. 

Azkenik, José Lizasok, Fraisoro Zentroko arduradunak, honako hau aurkeztu zuen: “Bioetika beste pertsona batzuen zerbitzura dauden pertsonen antolakunde batean ezartzea eta garatzea".

Hizlariek egiaztatu zuten aurkeztutako esperientziek interesa piztu zutela biltzarrera bertaraturiko beste parte-hartzaileengan, eta pozik geratu ziren egindako ekarpenekin, baita gainerako komunikazio, hitzaldi eta mahai-inguruen mailarekin ere.

Irudi-galeria

1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus