Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ARGAZKI-LEHIAKETA

Berriak

ARGAZKI-LEHIAKETA

2017/11/13

Egogain Eguneko Zentroko zaintzaileak, joan den urrian, INICO XV. Argazki Lehiaketa Digitalean parte hartzera animatu ziren, eta hala zenbait argazki aurkeztu zituzten: Salamancako Unibertsitateko Instituto Universitario de Integración en la Comunidad (INICO) izeneko institutuak antolatu zuen lehiaketa hori, Grupo Norte Fundazioarekin elkarlanean, "desgaitasuna duten pertsonak, eguneroko bizitzako edozein esparru eta arlotan" izenburupean. Lehiaketa honen helburua argazkiaren bitartez gizartea sentsibilizatzea da, desgaitasuna duten pertsonen irudi normalizatu eta integratu bat erakutsiz.

Duela egun batzuk jakinarazi zieten beren argazkietako bat azken sei finalisten artean hautatu zutela, eta zorionak eman zieten horregatik. Hauxe da aukeratutako argazkia. Ez al da dibertigarria? Laster, 20 argazkirik onenak INICO Institutuaren webgunean argitaratuko dituzte.

Zorionak Egogain!

Irudi-galeria

CF

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus